Duela
hamar urte, gozatzeko asmo bakarrarekin musikagintzan hasi ginen lau
lagun gara. Hasieran, batez ere, musika instrumentala egiten genuen
(inoren kantak eta geronek egindako baten bat ere) gustoko genituen
estiloetakoa (rock klasikoa, blues, swing...). Oso denbora gutxi pasa
orduko, Bizkaiko taberna eta musika aretoetako zikuituan murgilduta
geunden. 2003 urtean gure lehen diska (“Bilbop”)
kaleratu genuen Hotsak diskaetxearen eskutik, zeinetan
gure soinua ezinhobe isladatzen zen (kitarra garbiak, aintzinako soinua
eta swing izpiak). Zuzekekoetan eskarmentua hartzen joan ginen era guztietako
saioetan parte hartzen genuen heinean (literatur-jazza, lounge animazioak,
antzerki jardunaldiak, areto handietan emanaldi bitxiak, motozaleen
bilerak, etab.) eta, hiru urte beranduago, gure bigarren diska iritsi
zen ("Dzanga", Hotsak, 2006). Bertan, taldearen ohiko
soinuak zabaldu egin ziren (bossa, funk, rockabilly...eta bestelako
estiloetan murgilduz), andrazko ahotsa lehendabiziz sartu genuen, eta
kanten ekoizpenean zein grabaketan izandako kolaborazioetan ahalegin
handiagoak egin genituen. Ibilbide honetan guk geuk egindako kanta-kopurua
haziz joan zen. Harrezkero, abeslariarekin aritu gara eten gabe, bost
laguneko taldea osatuz. Hiru urte pasa behar izan dira azken lana grabatu
bitartean ("Haruntzago", Hotsak 2009). Jazz eta popean
oinarritutako euskaraz eginiko kanta-bilduma dugu, aurrerantzan abian
izango dena.